EGUZKI ENERGIA
Eguzkia da energia-iturri nagusia. Eguzki-energia lurrera iristen da
eta berotu egiten du. Landare berdeek zuzenean aprobetxatzen dute
eguzki energia hazteko. Duela milioika urte lurperatutako landare
horien eta animalien hondakinek denborarekin ikatza, petrolioa eta
gas naturala bezalako erregaiak eratu zituzten.
Eguzki-energiak itsasoetako ura berotzen du eta lurrundu egiten da;
ondorioz hodeiak sortzen dira eta gero euria. Euriaren ur honek
ibaiak sortzen ditu. Ibaietako uraren energia zentral elektrikoetan
aprobetxatzen da elektrizitatea sortzeko.
Eguzki-energiak airea berotu eta mugiarazi egiten du, haizea sortuz.
Haizeak errotak mugi ditzake eta hauek elektrizitatea sortu.
Eguzki-energia eguzki-paneletan aprobetxatzen da etxeetarako ur
beroa lortzeko eta plaka fotovoltaikoetan ere elektrizitatea sortzeko.