Title. Haz clic aquĆ para modificar.
EGUZKI ENERGIA
Eguzki-panelak ohikoak dira sare elektrikorako biderik ez duten landa-guneak elektrizitatez hornitzeko, bai herrialde garatuetan eta bai garapen bidean dauden herrialdeetan ere.Azken horietan sare elektrikoa ez dago batere zabalduta eta eguzki-panelak oso baliagarriak dira, sarea sortzea baino errazagoa, merkeagoa eta garbiagoa baita. Eguzki-panelak mendiko borda, ermita, baserri, upelategi, eskola eta ospitaleak argitzeko erabiltzen dira eta dozenaka mila halako instalazio fotovoltaiko ari dira lanean gaur egun. 1990-94 bitartean munduan saldu ziren modulu fotovoltaikoen % 17 landa-guneak elektrizitatez hornitzeko izan ziren eta 2010. urterako salmenta horiek % 25eraino igotzea espero da.
Landa-guneetatik aparte, eguzki-panelak zirkulazio-seinale argidunetan, faroletan, erlojuetan, telefonoetan, telekomunikazio-sateliteetan eta abarretan erabiltzen dira. Beste aplikazio interesgarria ura ponpatzeko sistemak dira: ura behar denean eta lur azpitik ateratzeko energiarik ez dagoenean oso ongi funtzionatzen dute.
Aipatutako aplikazioak sistema fotovoltaiko autonomoen taldean sartzen dira, hau da, ohiko sare elektrikoarekin inolako loturarik ez duten sistemak. Hain zuzen, mota horretakoak dira instalatzen diren gehienak. Baina energia fotovoltaikoak badu beste aplikazio-bide bat, sare elektrikoari loturiko instalazio fotovoltaikoak, alegia: kasu honetan sarea badagoen lekuetan elektrizitatea sortzen duten panelak ipintzen dira eta elektrizitate hori zuzen-zuzenean sarera bidaltzen da. Horrela, etxeetako argia zentral elektriko, termiko edo nuklearretatik etorri beharrean, teilatuan jarritako eguzki-paneletatik iritsiko da.
Oso poluitzaileak diren elektrizitate-iturrietatik gutxiago tiratuko litzateke, eta Eguzkitik ekoitzitako elektrizitatea urriegia denean soilik erabili. Aldi berean, elektrizitatea sare bidez banatzen denez, egokitze-kostuak eta lanak askoz txikiagoak dira. Hitz bitan, aplikazio eroso eta garbia. 1998. urtearen amaieran era horretako 30.000 instalaziotik gora zeuden munduan eta baliteke 2010. urterako milioira iristea. Orain arte, ordea, Espainiako Estatuan eguzki-panelak sareari batu zekizkiokeen arren, hori nola egin behar zen zehazten zuen araudirik ez zegoen